Eguerdiro bezala, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak koronabirusak Euskal Autonomia Erkidegoan duen hedapenari buruzko datuak eguneratu ditu. Astegunetan ez bezala, asteburuan ez ditu datuak herriz herri aletuta eskaintzen, beraz, astelehenean jakinaraziko du udalerri bakoitzaren egoera.
Ostiralean, 9.826 PCR proba egin zituzten, eta, haietatik, 745 positiboak izan ziren. Lurraldeka, kutsatu berrien banaketa honakoa da: 223, Gipuzkoan; 406, Bizkaian; 114 Araban eta bi erkidegotik kanpokoak.
EAEko ospitaleei dagokienez, COVIDak eragindako 36 pertsona ospitaleratu zituzten atzo eta kutsatutako 47 pertsona daude Zaintza Intentsiboko Unitatean.