Behobia-Donostiako 56. edizioa bertan behera geratu da

Txintxarri Aldizkaria 2020ko irailaren 4a

2019 urteko Behobia-Donostia lasterketan parte hartu zuten herritar taldea. Arg.: Isaac Farré Rico

Korrikalariak buru makur daude. Lasterketa herrikoien garaia hastear dagoenean, aurten Behobia-Donostia lasterketarik ez dela jokatuko jakin dute eta. COVID-19aren garapena eta egungo egoera azterturik, Fortuna Kirol elkarteak lasterketa bertan behera uztea erabaki du

Lasterketa osatzen dute pertsona guztien segurtasuna bermatze aldera hartu du erabaki zaila Fortuna kirol elkarteak. "Uneotan pertsona horiek guztientzat inguru erabat segurua bermatzea gure ahalmenetik kanpo dago". Izena emana zuten korrikalariei mezu elektroniko bat helarazi die antolakuntzak dauzkaten aukerak jakiteko: 2021. urterako edo 2022. urterako izena ematea mantendu, kopuru osoa itzuli edo zenbateko osoa edo zati bat Fortuna KEri dohaintza moduan ematea.