Ikasturte berriari ekin dio KZguneak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ira. 3a, 09:12

Aldez aurretik hitzordua aldatzeko telefonoa aldatu duela jakinarazi du KZguneak: 943 02 36 60 zenbakira hots egin beharko dute herritarrek erreserba egin eta erabili nahi duten zerbitzua zein den zehazteko. Jarraitu beharreko osasun neurrien berri ere eman dute zentroko arduradunek.

Lasarte-Oriako KZgunera joan nahi duten herritarrek hitzordua eskatu behar dute aldez aurretik, eta zehaztu zein zerbitzu behar duten. Horretarako, 943 02 36 60 telefono zenbakira hots egin behar dutela zehaztu dute zentroko arduradunek. Arratsaldez irekitzen dituzte ateak, baina adierazi dute posible dela egun osoan zehar. Honako hau da ordutegia: 09:00etatik 13:00era eta 16:00etatik 20:00etara. 

Hartu beharreko neurriei eta jarraitu beharreko protokoloari buruzko informazioa web orrialde batean bildu du KZguneak. Maskara erabiltzea derrigorrezkoa da, eta, esan bezala, aurrez hitzordua hartzea eta erabili nahi den zerbitzua zehaztea. Sartzerakoan eskuak garbitu eta desinfektatu beharko dituzte erabiltzaileek, eta distantzia soziala errespetatu. KZgunearen arduradunek gomendatzen dute norberak etxetik eramatea materiala: apunteak hartzeko boligrafoa, esate baterako.