'Virrey' garaile Carrus Sarian

Txintxarri Aldizkaria

Carrus Saria probako parte hartzaileak, helmugara iristear. Argazkia: Isaac Farre.

Udako denboraldiko azkenaurreko jardunaldiaz gozatu dute turf zaleek gaur goizean Hipodromoan. Bosgarren eta azken probak, Carrus Sariak, piztu du ikusmin gehien. Vaclav Janacek jockeyak gidatu eta Guillermo Arizkorretak prestatutako Virrey zaldia izan da azkarrena. Presidency eta Billicock Hill helmugaratu dira ondoren.