AZKEN OSTIRALA

Euskal presoen aldeko alderriak abuztuko azken ostiralean

Txintxarri Aldizkaria 2020ko irailaren 1a

Dozenaka herritarrek parte hartu dute azken ostiralean. Argazkia: Lasarte-Oriako Sare.

Lasarte-Oriako Sareren deiari erantzunez, dozenaka herritar atera dira kalera abuztuko azken ostiralean, hilak 28, euskal presoen aldeko aldarriak lau haizetara zabaltzera. Besteak beste, eskatu dute Ibon Fernandez Iradi, Jabi Gallaga eta Aitzol Iriondo lasarte-oriatarrak etxeratzeko. Bien bitartean, herriko zenbait pertsonak bat egin dute Gazteok Bidean ekimenaren Hernaniko martxarekin.