Denboraldi berriaren atarian, komertzio eta dendek orain arteko materiala salduko dute asteon, irailaren 3tik 5era, ostegunetik larunbatera. Stock azoka antolatu dute Aterpea elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak. Hamahiru establezimenduk parte hartuko dute 2020ko edizioan. "Osasun krisia dela eta, aurten ez dugu karparik jarriko denden kanpoaldean: produktuak barruan erosi ahalko dituzte herritarrek", zehaztu du Aterpeako lehendakari Miguel Angel Prietok. "COVID-19aren pandemiak eragin du aurten biltegiak ohi baino beteago edukitzea; gauza asko ditugu saltzeko".
Udalak eta Aterpeak lasarte-oriatarrak animatzen dituzte azokan parte hartzera, "distantzia soziala eta gainontzeko osasun neurriak mantenduz".
Parte-hartzaileak
Esan bezala, herriko hamahiru komertziok parte hartuko dute aurtengo stock azokan. Hauek dira:
- Ana gizonezkoen ileapaindegia
- Alba moda
- Mabel moda
- Imagine jantzi-denda
- Mauxa mertzeria
- Olmi mertzeria
- Leder oinetakoak
- Iturbe zapata denda
- Ines Flores artisautza
- Dulce Tentacion
- Arregui elektrizitatea
- Haune interiorismoa
- Deco 75 Textil Hogar