2020-2021 IKASTURTEA

Hurrengo zenbakia ostiral honetan argitaratuko dugu, irailak 4

Txintxarri Aldizkaria 2020ko ira. 1a, 09:40

Udako oporraldian pilak kargatuta, ikasturte berriari ekin dio gaur TXINTXARRI aldizkariak, asteartea, irailak 1. Lasarte-Oriaren egunerokoaren berri izango duzue berriro web orrialdean eta baita ere zuen buzoietan, ostiralero, aste honetatik hasita: hilaren 4an jasoko duzue zuen etxeetan 1513. zenbakia.

Oharrak, eskutitzak, zorion agurrak, agendarako hitzorduak eta bestelakoak asteazken arratsaldea baino lehen bidal ditzakezue txintxarri@txintxarri.eus helbide elektronikora. Gustura jasoko ditugu! 

Bestalde, gogorarazi nahi dizuegu martxan dagoela TXINTXARRI aldizkariaren udako argazki lehiaketa. Udan zehar bizitakoen irudiak bidaltzeko, formulario hau bete besterik ez duzue.