ELEBELTZ TOPAGUNEA

Auzolanerako eta manifestatzeko deia egin du Elebeltzek

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uztailaren 30a

Elebeltz Topaguneko kideek bi ekintza antolatu dituzte biharko, ostirala, uztailak 31. Goizean, auzolanera elkartzeko deia egin dute, topagunean bertan, 10:00etatik aurrera. Arratsalderako manifestazioa antolatu dute: Okendo plazatik abiatuko dira, 19:00etan. Maskara jantzita eramatea eta bi metroko distantzia soziala mantentzea gogoratu dute.