GHK partzuergoak Ekondakin enpresa zigortu du, Arkaitz Errekako isuria dela eta

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uzt. 30a, 12:52

Arkaitz Errekan ehunka arrain hil ziren maiatzean, Zubietako erraustegitik etorri zen amoniako isuri batengatik. GHK partzuergoak jakinarazi du erraustegia kudeatzen duen enpresa, Ekondakin, 45.000 eurorekin zigortu duela, arau hauste "larri" bat eta bi "arin" egiteagatik.

GHK-k landutako txosten juridikoan jasotzen denez, Ekondakin enpresak hiru arau hauste egin ditu. Horietako bat "larria" da: amoniako isuriaren berri eman ez izana. 25.000 euroko isuna ezarri diote. Beste bi urratzeak izan dira askaren diseinuan egindako aldaketa ez jakinaraztea eta pH-metroa matxuratuta zegoela ez abisatzea. 10.000 euroko isun bana ezarri diote.