Buruntzaldea IKTko masterrek denboraldia amaitu dute

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uzt. 30a, 13:12

Arg: Buruntzaldea IKT

Uztailaren 8tik master mailako igerilariak igerilekuan egon dira entrenatzen eta atzo eman zioten amaiera denboraldiari

Covid-19aren pandemiak sortutako egoera dela eta, martxoaren 12an jada entrenamendurik gabe geratu ziren igeriketa taldeko kideak. Ekainaren 10etik aurrera, itsasoan igeri egiteko modua baliatzen saitu zen Buruntzazpiko talde teknikoa master mailako kideekin baina taldeko arduradunek azaldu dutenez, "ordutegiak zehaztea zaila egiten zenez, ezin izan genuen itsasoan entrenamendurik burutu".

Gauzak honela, Lasarte-Oriako Kiroletako Udal Zerbitzuarekin adostuta uztailaren 8an masterrak igerilekura itzuli ziren eta geroztik egon dira lanean.

Orain urrira arte atseden hartuko dute igerilariek. Izan ere, denboraldi berriaa urriaren 2an hasiko baitute masterrek. Taldeko arduradunek azaldu dutenez ohiko egunetan izango dituzte saioak,  astelehena, asteazkena eta ostirala eta bi ordutegi aukeratu ahal izango dira egun bakoitzean: 7:10etatik 8:10etara bitartean edo 16:15etatik 17:15etara bitartean.

Master mailan igeri egin hasi nahi dutenek Buruntzaldea IKTko webgunean dute eskuragarri informazio guztia.