COVID-19

Igo egin da kasu positiboen kopurua EAEn azken 24 orduetan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uzt. 30a, 12:59

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak uztailaren 29ko datu epidemiologikoen berri eman du. Horien arabera, EAEko hiru lurraldeetan 204 positibo erregistratu dituzte: 145 Bizkaian, 33 Gipuzkoan eta 23 Araban. 4.297 PCR proba egin dituzte. Beterri-Buruntza eskualdeko herrietan kasu berri bat detektatu dute, Andoainen.

R0 edo birsortze-tasa 1,12koa izan da uztailaren 29an. Horrek esan nahi du koronabirusa daukan pertsona batek beste 1,12 kutsa ditzakeela, batez beste. ZIU unitateetan bost paziente daude ingresatuta, eta asteazkenean beste sei sartu dituzte plantan. 

Eskualdeko kasuei dagokienez, Andoainen kasu positibo berri bat erregistratu dute. Gainontzeko herrietan ez dute kutsatze berririk atzeman.