Oporretako argazkien lehiaketa martxan dugu

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uzt. 30a, 12:46

Hondartzan, mendian, herrian, hiriburuan edo etxean ez ohiko uda honetan oporrak nola igaro erabatzea ez da erraza izango. Edonola ere, oporrak gogoratu edo familiari bidaltzeko irudiak atera ohi ditugu. TXINTXARRI aldizkariak irakurleek euren oporrak nola igaro dituzten jakin  nahi du eta horretarako, oporretako argazkien lehiaketa jarri du martxan

Oporretako irudien argazki lehiaketa abian du Txintxarri aldizkariak aurten ere. Irudi bitxiak edo ikusgarriak partekatu nahi dituen irakurleak irailaren 6ra arte du epea lehiaketan parte hartzeko.

Bi baldintza daude: irudiak originalak izan behar dute eta parte-hartzaile bakoitzak ezin ditu hiru baino gehiago igo.

Bildutako argazki guztiak webgunean ikusgai jarriko ditugu eta irakurleok onena zein den bozkatzeko aukera izango duzue. Irabazleak Aldika produktu sorta bat eskuratuko du.

Erlazionatuak

Oporretako argazki lehiaketa

Oporretako argazki lehiaketa 2020 uzt 30 None