IRAILERA ARTE

Oporretara goaz

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uzt. 31a, 09:05

TXINTXARRI aldizkariko lantaldeak oporrak hartuko ditu. Uztailaren 30ean argitaratu dugu ikasturteko azken zenbakia. 2020-2021 kurtsoko lehenengoa irailaren 4an jasoko duzue zuen etxeetan, ostiralez. 

Oharrak, zorion agurrak, mezuak, argazkiak...bidaltzeko, txintxarri@txintxarri.eus helbidera idatz diezagukezue, edo WhatsApp mezu bat bidali 688 683 510 telefono zenbakira. 

Gogoratu abuztuan zehar 2019-2020 ikasturteko eduki ikusienen errepaso-bideoak edukiko dituzuela eskuragarri gure web orrialdean.

Laster berriro elkar ikusiko dugulakoan, uda zoragarria pasa, eta, batez ere, zaindu!