EAEko hiru lurraldeeetan 4.148 PCR proba egin zituzten atzo, uztailak 27; horietatik 130ek positibo eman zuten. Kasu gehienak Bizkaian detektatu dituzte, 85. Gipuzkoari dagokionez, bezperan baino 11 kasu gehiagoren berri eman dute. Eibarren eta Donostian atzeman dituzte gehienak –hamasei eta 11, hurrenez hurren–. Araban, berriz, bederatzi positibo erregistratu dituzte. Lau paziente daude ZIU unitateetan ospitaleratuta; uztailaren 27an beste bost pertsona ingresatu dituzte plantan. R0 tasa 1,06koa da une hauetan.
Beterri-Buruntza eskualdean kasu positiboek goraka egiten jarraitzen dute, baina aurreko egunetakoa baino intentsitate gutxiagorekin. Hernanin atzeman dute beste kasu positibo berri bat. Hernaniko Kronikak gaur bere atari digitalean jaso duen moduan, konfinatu egin dute Oarso kaleko etxebizitza-bloke oso bat, bertan bizi diren bi familiak positibo eman dutelako PCR proban. Eskualdeko gainontzeko herrietan, berriz, aldaketarik ez.