Udako Txokoetako azken egunetan, gaztetxoek egitarauarekin aurrera jarraitzen dute.
Batzuk azken festarako prestaketak egiten ari dira. Papera eta margoak hartu eta euren taldearen izena duen murala prestatu dute.
Besteek, berriz, etxean dauden materialak berrerabiliz, arroza, zintak, puxikak edo galtzerdiak, malabareak egiteko tresnak sortu dituzte.
Irteerak, eskulanak, sukaldaritza tailerra... azken egunetako ekimenak gozatuko dituzte Udako Txokoei ostegunean agur esan baino lehen.