Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jakinarazi duenez, atzo, 4.323 PCR proba egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horietatik, 166 positiboak izan ziren. Lurraldeka: 46, Gipuzkoa; 12, Araban; 107, Bizkaian eta beste bat erkidegotik kanpo bizi den pertsona batena. Pasa den astetik Osakidetzak ez du txostenik argitaratzen asteburuetan, beraz, herriz herriko datuak, R0 indizea nahiz ospitaleetako egoera bihar eguneratuko ditu.
Beste behin, Osasun Sailak babes neurriak hartzearen beharra nabarmendu du, hala nola maskara erabiltzea nahiz eskuak garbitzea. Gainera, herritarrei gogorarazi die transmisio-arriskuko egoerak saihestu behar dituela, besteak beste, bilerak, ospakizunak, taldeak eta, oro har, 1,5 metroko gutxieneko segurtasun-distantzia mantentzea ezinezkoa den edozein egoera; eta kutsatuta egonez gero, isolamendu neurriak bete behar dituztela.