Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jakinarazi duenez, atzo, 4.206 PCR proba egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan, eta haien bidez, 123 kutsatu atzeman zituzten. Lurraldeka: 40, Gipuzkoa; 17, Araban; eta 66, Bizkaian. Pasa den asteburutik Osakidetzak ez du txostenik argitaratzen asteburuetan, beraz, herriz herriko datuak, R0 indizea nahiz ospitaleetako egoera astelehenean eguneratuko ditu.