Osakidetzak, eguerdiro bezala, bezperan bildutako datuekin osatutako txostena argitaratu du eguerdian. Hala jakinarazi du atzo egindako 4.424 PCR proben bidez 136 positibo hauteman zituztela. Lurraldeka: 35, Gipuzkoan; 13, Araban; 86, Bizkaian; eta gainerako biak, erkidegotik kanpo bizi direnak dira.
Azken astean ez dute kasu berririk atzeman Lasarte-Orian, bai, ordea, eskualdean. Andoainen, Urnietan eta Usurbilen izan diren sei kasu berriei, atzo, Hernaniko beste bat batu zitzaien.
Ospitaleetako egoerari dagokionean, COVID-19aren ondorioz, bi lagun ospitaleratu zituzten atzo eta hiru pertsona ZIU unitatean daude. Positibo direnen adina igotzen ari da, nahiz eta kutsatuen erdia baino gehiago 40 urtez azpikoak izan. 20 eta 29 urteko adin tartean izan da kutsatu gehien, 27.