Lasarte-Oriako talentua agerikoa da

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uzt. 24a, 11:35
Sergio Humada eta Yon Pavon sariak eskutan dituztela, Martin Berasategirekin. Argazkia: Yon Pavon

Patricio Pub eta Casa Humada-Txintxardinek sari bana eskuratu dute Talento Gastro lehiaketaren III. edizioan 

Astelehen honetan ospatu dute Maria Cristina hotelean Talento Gastro sarien hirugarren edizioa.  Gastronomiaren belaunaldi berrien profesionaltasuna saritu dute, eta horien arten, Lasarte-Oriako bi establezimendu saritu dituzte: Patricio Pub eta Casa Humada-Txitxardin. Patricio Pubeko Yon Pavonek koktelero onenaren saria ekarri du herrira, eta Casa Humada-Txitxardineko Sergio Humada sukaldariak, berriz, sukaldari onenarena.

Ilusioa eta lanerako gogoa
Bizitzen ari garen pandemia garai hauetan lanean jarraitzeko "ilusioa" azpimarratu du Pavonek, eta bezeroak izan ditu gogoan: "Horiei esker gaude gaur hemen". Sergio Humadak, berriz, Gipuzkoako belaunaldi berrien lana jarri du balioan, eta horiei eskaini die saria.