Ekainaren 29an hasi zen Hernaniko Zikuñaga Papelera txapelketa bihar amaituko da. Jardunaldiz jardunaldi lehia hasi zuten 51 bikoteetatik 12 besterik ez dira iritsi finaletara. Senior mailako finalean, herritar bat izango dugu, Jon Pello Artetxe. Intza elkarteko pilotariak eta Intxurre elkarteko Irazustabarrenak Gaztelekuko Eskudero eta Hernaniko Labaka izango dituzte aurrez aurre.
Asteartean lortu zuen bikoteak txartela Salaberria hernaniarra eta Ortiz de Urbina antiguarra 18 eta 16 garaituz.
2. Kadete mailan lehiatu den Urdanpilletak, ordea, ez du zorte bera izan. Uztailaren 18an, larunbatarekin, finaletatik kanpo geratu baitzen. Oiarpeko Zabaleta eta Aranbururi aurre egin behar izan zien gaztetxoak Manterola hernaniarrarekin bikote osatuta eta 18-10 galdu zuten.
Bestalde, Axier Arteaga Arteaga II.a lasarteoriatarrak ezin izan zuen bere partida irabazi, Lizartzan. Salaverri II.a bikote zuela, ezin izan zituzten Peio Etxeberria eta Erostarbe gainditu, 12-22.