Bezperan baino 27 kasu positibo berri erregistratu ditu Osasun Sailak EAEko hiru lurraldeetan. Aurreko egunekin alderatuta, Gipuzkoako kasuak jaisten ari dira, eta Bizkaiakoak igotzen. 93 kasu zenbatu dituzte azken lurralde horretan. Gipuzkoan 38, eta Araban sei. COVID-19ak jota dauden pertsonetatik bi ZIU unitateetan daude ingresatuta. Beste zazpi plantan ospitaleratu dituzte azken 24 orduetan.
Beterri-Buruntza eskualdeko herrietan ez dute kasu berririk erregistratu uztailaren 22an.