Uztailaren 30ean bukatuko da zaborraren eta ur-estolderiaren tasak borondatez ordaintzeko epea

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uzt. 23a, 16:08

Lasarte-Oriako Udalak gogorarazi du datorren asteko ostegunera arte ordain ditzaketela herritarrek zaborraren eta ur-estolderiaren tasak, 2020ko lehen lauhilekokoak. Ordura arte borondatez ordain ditzakete zerga horiek.

Erreziboak helbideratuta dauzkatenei hilaren 30ean kargatuko zaizkie, aurrez zehaztutako kontu korronteetan.  Helbideratu gabe dauzkatenek, berriz, banku zein aurrezki kutxetan pagatu dezakete, eta www.lasarte-oria.eus web orrialdean ere bai, honako urrats hauek eginda: administrazioa-tramiteak online-nire ordainketa online. Edozein zalantza edo argibide behar izanez gero, 943 376 187 telefonora deitu beharko dute herritarrek, Zergabilketa bulegoarekin hitz egiteko.

Erreziboak ez badira hilaren 30a baino lehen ordaintzen, "premiamenduzko prozeduraren bitartez" exijituko ditu udalak, "erreziboari dagokion errekarguarekin".