COVID-19 BIRUSA

Koronabirusa: uztailaren 20ko datuak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uzt. 21a, 18:03

Uztailaren 20ko datu eguneratuen berri eman du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Horien arabera, EAEko hiru lurraldeetan 90 COVID-19 kasu berri atzeman dituzte PCR proba bidez. Horietatik hogei, Gipuzkoan. Lasarte-Oriako kutsatuen kopuruan ez dago aldaketarik. Azken bi baieztapenak uztailaren 10ean eta 11n egin zituzten.

Uztailaren 20an 3.682 PCR proba egin dituzte EAEn, eta horietako 90ek eman dute positibo. Hogei kutsatu gipuzkoarrak dira edo lurralde historiko horretan egon dira testa pasatzerakoan. Erdiak, hamar, Eibarren. Ospitaleko ZIU unitateetan bi paziente daude ingresatuta une hauetan, eta atzo beste lau sartu zituzten plantan. 

Positibo eman duten pertsona gehienak 10 eta 39 urte artekoak dira, eta asintomatikoak: 54 guztira, atzoko kasuen ia bi heren. 

Lasarte-Oriakoak diren pertsona kutsatuen kopuruan aldaketarik ez: 55 herritarri eragin die koronabirusak orain arte, datu ofizialen arabera. Azken bi baieztapenak uztailaren 10ean eta 11n egin zituzten.