Ia 200 positibo berri erregistratu dituzte larunbatean

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uzt. 19a, 12:42

Osakidetzak ez du txostenik argitaratu asteburuan, kasu berrien berri besterik ez du eman. BIhar eguneratuko ditu udalerrikako datuak, hildakoena eta R0 indizea. 

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eguerdian argitaratutako prentsa oharraren arabera, 5.747 PCR proba egin zituzten atzo Euskal Autonomia Erkidegoan, eta horien bidez, COVID-19ak kutsatutako 197 pertsona hauteman zituzten. Lurraldeka, 93 kasu berri daude Gipuzkoan, 92, Bizkaian; eta hamar, Araban. Gainerako biak EAEtik kanpo bizi direnenak dira. 

Asteburu honetan Eusko Jaurlaritzare Osasu sailak ez du xehatutako datuekin osatu ohi duen txostenik argitaratu, biharkoan ezagutaraziko ditu udalerrietako kasuak, ospitaleratzeak eta R0 indizea. Edonola, jakinarazi du larubatean atzemandako kutsatu berrien % 43, 10 eta 19 urte artekoak direla. 

Osasun Sailak eta Osakidetzak gogorarazi dute isolamendu neurriak behar bezala bete behar direla, eta arrisku taldeetako pertsonekin kontaktua saihesteko kutsatuta egonez gero edo koronabirusak eragindako norbaitekin harremana izanez gero. Gainera, nabarmendu du nahitaezkoa dela maskara eramatea eta egoki jarri behar dela.