Kutsatu berrien kopuruak gora darrai, 68 erregistratu dituzte EAEn

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uzt. 17a, 15:59

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak COVID-19aren hedapenaren eguneraketa egin du. Ostegunea 35  positibo berri erregistratu dituzte Gipuzkoan, horietako, hiru, Beterri-Buruntzan.

Osakidetzak gaurko txostenean jaso duenez, atzo 5.614 PCR proba egin zituzten Euskal Autonomia Erkidegoan eta haietatik  68 positiboak izan ziren. Gipuzkoan, 35; Bizkaian, 26; eta Araban, lau; gainerako biak erkidegotik kanpokoak dira.

Lasarte-Orian ez dute kasu berririk hauteman, bai, ordea, Beterri-Buruntza eskualdean. Zehazki, bi, Hernanin eta bat, Andoainen. Azken astean, bederatzi kutsatu hauteman dituzte Andoainen, eta lau, Hernanin. Horiei gehi behar zizkie Urnietako bi eta Lasarte-Oriako beste bat.

Osasun Sailak moldatu egin du txostenaren edukia eta, besteak beste, ez du test serologiko bidez egindako baieztapenen berri eman. Kanpoan utzitako informazioa asteazkenero bakarrik emango du. Horren ordez, PCR positibo berrien analisia gehitu dio zabaldutako informazioari. 68 lagun horietatik 38 emakumezkoak dira eta 30 gizonezkoak. Gehienak, 46, 40 urtetik beherakoak, bereziki, 10-19 urte artekoak, hemezortzi.

Bestalde, bi lagun ospitaleratu zituzten atzo eta beste horrenbestek jarraitzen dute Zaintza Intentsiboko Unitateetan. Atzo, ez zen COVID-19ak eragindako inor hil.