Meza, Karmengo Amaren ohorez

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uzt. 17a, 10:30
Oriatarrek auzoko zaindariaren omenezko meza eman zuten.

Atzo Karmengo Amaren eguna izan zen, uztailak 16, oriatarren zaindariarena. Nahiz eta elkarteko kideek ospakizunik ez antolatu, oriatarrek Karmengo Amari goratzarre egin nahi izan zioten bere izena daraman kaperan meza eginez. Juan Luis Murua, Felix Garitano eta Ramon Uribe-Etxebarriak eman zuten meza. Auzotarrez gain udal ordezkariak ere izan ziren, hala nola, alkate Agustin Valdivia.