Udako denboraldiak jarraipena izango du Hotel Viura sariarekin

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uztailaren 17a

Bi asteko etenaren ostean, Udako denboraldiari jarraipena emango dio Hipodromoak igandean

Zazpigarren jardunaldia jokatuko da, 17:30etik aurrera eta bost lasterketa ikusteko aukera izango dute zaleek. Sari nagusia Hotel Viura izango da. Aurretik FEE, Onda Cero, Asenel eta Araeta sagardotegia sariak izango dira, hurrenez hurren. 

Zaldi hasiberrietatik eskarmentu handikoetara lehiatuko dira Hipodromoko zelaian lasterketa ezberdinetan.

Egun hauetan osasun eta segurtasun neurri berririk ezarri ez denez, Hipodromoak indarrean dauden jarraibideak bete behar ditu. Horrenbestez, edukiera mugatua izango da eta hurbiltzen diren zaleek ezarritako protokoloa jarraitu beharko dute. Sarrerak leihatilan erosi beharko dituzte. Maskara janztea derrigorezkoa da. Jardunaldiak iraun bitartean ezin da eserlekuetatik altxa, ezta apusturik egitera ere.