II.Mendi festako izena ematea martxan da

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uzt. 17a, 09:00
Mendi festako parte-hartzaileak dortsalak jasotzen.

Lasarte-Oria Trail kirol elkarteak II. Mendi Festaren antolakuntzarekin aurrera darrai. Ondo bidean irailaren 27an egingo da proba eta guztia prest izateko pausoak ematen ari da elkartea

Uztaila hastearekin bat II. Mendi FEstan izena emateko epea ireki zen Kirol probak orrialdean eta irailaren 26ra arte egongo da aukera inskripzioa egiteko. Iraila baino lehen egiten dutenek, gainera, 5 euro aurreztuko dituzte.

Aurten zailtasun ezberdinetako hiru ibilbide egin ahalko dira: luzea (28,5 km eta 1400+), motza (13,5 km eta 600+) eta Ttipi-Ttapa (8 km. eta adin guztietako pertsonek egiteko modukoa).

Probari buruzko informazio gehiago Lasarte-Oria Trail elkartearen webgunean, Facebook orrialdean edo Kirol probak orrialdean eskuratu daiteke.