Iberdrola eta Reto Iberdrola liga hasiera zehaztu da

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uztailaren 16a

Arg.: Real Sociedad

2020-2021 denboraldiko egutegia onartu zuen asteazkenean Espainiako Futbol Federazioko Batzordeak. Iberdrola Liga irailaren 5ean hasiko da eta irailaren 27an, berriz, Reto Iberdrola

Ondo bidean, irailaren 5ean jokatuko da Iberdrola Liga lehen jardunaldia eta 2021eko ekainaren 20an amaituko da denboraldia.

Denboraldi berri horretan, ligak 34 jardunaldi izango ditu. COVID-19a dela-eta, ez da jaitsierarik izan eta hemezortzi talde izango dira lehian, aurreko denboraldian baino bi talde gehiago: Eibar eta Santa Teresa.

Era honetara, Iraia Iparragirre eta Real Sociedad taldeko kideek, besteak beste, bi euskal talderen aurka jokatu dute, Athletic eta Eibar.

Reto Iberdrola ligako hasiera, berriz, irailaren 27a izango da. Javi Solchaga herritarrak zuzentzen duen Añorga KKEk maila horretan lehiatzea du amets. Horretarako, UD Aldai CF garaitu beharko du, uztailaren 25an.