SANTA ANA PARODIA

Santa Ana parodiarako sarrerak gaurtik eskura daitezke

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uzt. 15a, 09:00
Iazko parodiako esketx bat.

Ezohikoa izango da aurtengo Santa Ana parodia. COVID-19aren ondorioz, aldaketa batzuk egingo dituzte antolatzaileek. Emanaldia Manuel Lekuona kultur etxeko auditorioan izango da, uztailaren 26an, igandez, 22:00etatik aurrera. Edukiera mugatua izango denez, herritarrek aurrez eskatu beharko dituzte sarrerak, gaurtik hasi eta uztailaren 20ra arte: WhatsApp mezu bat bidali beharko dute 695 785 389 telefonora edo mezu bat idatzi kultura@ttakun.eus helbidera. 

Pertsonako bi sarrera eskatu ahalko dira gehienez. Sarrerak uztailaren 22an zozkatuko dira, asteazkenarekin, eta hurrengo egunean jaso, uztailak 23, kultur etxean, 16:00etatik 18:00etara.