COVID-19 BIRUSA

Hiru kasu berri atzeman dituzte Beterri-Buruntza eskualdean

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uzt. 14a, 13:50

Uztailaren 13ko datuak eskaini ditu Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak. Horien arabera, azken 24 orduetan 27 kasu berri atzeman dituzte EAEko hiru lurraldeetan, gehienak Gipuzkoan, hamalau. Beterri-Buruntza eskualdean detektatu dituzte horietako hiru: bi Andoainen eta bat Hernanin. 

Atzo bezala, PCR proba bidez 27 kasu berri hauteman dituzte EAEko hiru lurraldeetan uztailaren 13an: hamalau Gipuzkoan, 11 Bizkaian eta bi Araban. COVID-19ak 21.692 pertsona kutsatu ditu orain arte EAEn. Horietatik 14.132 negatibizatuak izan dira, eta ospitaleko alta jaso dute beste 4.386k. Osakidetzaren datuen arabera, ez da inor gehiago zendu azken 24 orduetan. Orain arte 1.622 pertsonak galdu dute bizia koronabirusak jota. ZIU unitateetan lau paziente daude ospitaleratuta, atzo baino bi gutxiago. Plantan, berriz, hiru paziente ingresatu dituzte COVID-19agatik. R0 edo birsortze-tasa 1,45ekoa da.

Herriz herri eta eskualdekako datuei erreparatuta, aldaketarik badagoen Beterri-Buruntzan: bi kasu positibo berri atzeman dituzte Andoainen, eta beste bat Hernanin. Hauek dira datuak:

  • Hernanin, 67 kasu (+1)
  • Lasarte-Orian, 55
  • Andoainen, 50 (+2)
  • Astigarragan, 24
  • Urnietan, 22
  • Usurbilen, hamasei