COVID-19 BIRUSA

27 kasu positibo berri EAEn azken 24 orduetan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uzt. 13a, 17:04

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak uztailaren 12ko datuak jaso ditu txosten batean. Horien arabera, uztailaren 12an, PCR proba bidez, 27 positibo berri hauteman dituzte EAEko hiru lurralde historikoetan: hamasei Bizkaian, zortzi Gipuzkoan eta hiru Araban. Lasarte-Orian, bigarren egunez jarraian, ez dute kasurik erregistratu koronabirusagatik. Orain arte, 55 pertsonari eragin die COVID-19ak gurean.

Koronabirusak 21.632 pertsonari eragin die orain arte EAEko hiru probintzietan, Osasun Sailaren datu ofizialen arabera. Positibo kopuruak igotzen segitzen du, uztailaren 12an beste 27 kasu topatu dituztelako PCR proba bidez. Gehienak Bizkaian, hamasei, zortzi Gipuzkoan eta hiru Araban. R0 edo birusaren birsortze-tasa 1,56koa izan zen atzo. Horrek esan nahi du COVID-19a daukan pertsona batek beste 1,56 kutsa ditzakeela batez beste.

Herriz herriko datuak

Zenbait kasu berri hauteman dituzte Beterri-Buruntza eskualdeko herrietan azken egunetan. Uztailaren 12ko datuen arabera, Andoainen positibo berri bat atzeman dute. Hauek dira datuak herriz herri:

  • Hernanin, 67 kasu
  • Lasarte-Orian, 55
  • Andoainen, 50
  • Astigarragan, 24
  • Urnietan, 22
  • Usurbilen, hamasei