UDAKO TXOKOAK

Baratzako lanetan ibili dira Udako Txokoetako HH3 eta HH4ko gaztetxoak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uzt. 9a, 13:19

Ttakun Kultur Elkarteko Udako Txokotako gaztetxo talde batek baratzako landare eta animalia artean igaro dute goiza; bertako lanak zein diren ikasi dute herritar baten eskutik

Egun eguzkitsua baliatu dute Zubietara oinez paseoan joan, eta bertako baratza bateko lanetan aritzeko. Paula Gonzalez herritarrak egin die harrera, eta bere baratzako oilo, oilar eta barazkiak erakutsi dizkie gaztetxoei. Oiloek lasto artean jarritako arrautzak ere jaso dituzte, eta, ondoren, landaretxo bana landatu dute plastikozko botila batean, etxera eramateko; batzuek pipermina eta beste batzuek, berriz, mendafina. Ikasi dute etxean ere behar bezala zaindu behar dituztela gaurtik aurrera, eta horretarako ezinbestekoa dutela eguzkitan jartzea eta behar adina ureztatzea.