Bertan langile eta egoilarrekin solasean egon dira eta piraten abestia kantatu diete. Guztia egin eta gero, altxorraren lehen pista eskuratu dute. Pista guztiak batzerakoan gaur irakurriko duten liburua jakin dute, Zein koloretakoa da musu bat?
Eguraldia lagun bada, ostegunero izango da Udako Txokoetako talderen bat Atsobakarreko egoitzeko kideei goiza alaitzen.