UZTAILEKO KULTUR AGENDA

Asteazken gauerako plana, zinea

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uzt. 9a, 09:57

Dozenaka lasarte-oriatarrek ikusi dute Isla de perros filma asteazken gauean Okendo plazan. Uztaileko kultur agendarekin bat eginda, pare bat emanaldi programatu ditu Okendo Zinema taldeak. Bigarrena uztailaren 22an izango da, asteazkenarekin, Okendon baita ere, 22:15ean hasita. Sarrera doakoa izango da. Amazing Grace dokumentala proiektatuko dute.