Udalak jakinarazi duenez, laguntza horiek lehia librean emango dira, eta jabe-komunitateei zuzenduta daude, baldintza batekin: lanen amaiera 2019ko azaroaren 1etik 2020ko urriaren 31ra bitartean aurreikusia egotea. Epeak, hauek: ekainaren 19rako bukatuta zeuden obrak finantzatzeko, egun horretatik hasi eta hurrengo bi hilabeteak; beranduago bukatzea aurreikusten direnentzat, berriz, ekainaren 19tik azaroaren 20ra.
Igogailuak eraikitzeko laguntzak 10.818 eurokoak izango dira gehienez. Arrapalak edo antzekoak instalatzeko, aldiz, 1.803 eurokoak. "Bestelako soluzioetarako", asko jota 3.606 euro jaso ahalko dituzte jabe-komunitateek.
Diru laguntza lerroaren oinarriak