Itsasoan, denboraldiari amaiera emanaz

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uzt. 7a, 11:30

Buruntzaldea IKTko igerilariak Donostiako Ondarreta hondartzan. Arg.: Buruntzaldea IKT

Igerileku ezean, Buruntzaldea IKTko infantil, junior eta absolutu mailako kideak itsasoan egon dira entrenatzen

Buruntzaldea IKTko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek denboraldiari agur esan diote.

Aurtengoa ez da ohiko denboraldi amaiera izan herriko taldeko igerilarientzat. Maialen Chourraut kiroldegiko igerilekuan entrenatu ahal ezin zirenez, entrenamenduak moldatu eta maiatzaren 29tik itsasoan egon dira lanean. Uztailaren 3an, ostiralean, guztiak batera igeri egiten denboraldiko saioei amaiera eman diete.

Izena emateak martxan

Buruntzaldea IKT hurrengo denboraldia prestatzen hasi da eta kide izan nahi duten herritarrek izena emateko aukera dute.

Inskripzioa taldearen webgunean egin behar da. Informazio gehiago eskuratu nahiez gero, 696 506 632 telefono
zenbakira deitu edo info@buruntzaldeaikt.eus helbidea elektronikora idatzi behar da.