Garaipenik ez Arteaga II.arentzat Zaldibarren

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uztailaren 5a

Axier Arteagak ezin izan zuen garaipena errepikatu atzo Zaldibarren jokatutako partidan. Duela astebete Zeanurin lehiatutako lau jokalariak berriro batu ziren kantxan; oraingoan, ordea, lasarte-oriatarrak estreinakoz ASPEko Oier Etxeberriarekin batera jokatu zuen Masters Caixabank txapelketako aurretiko partida. Ibai Zabala eta Elordi izan zituzten aurrez aurre eta bikote bizkaitarra gailendu zitzaien 22-14.