Abian da Dantza Eskolako aurre matrikulazio epea

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uzt. 6a, 09:00

Datorren ikasturtean bertan ikasi nahi dutenek hilaren 17a arte dute lekua eskatzeko aukera. 9 urtetik gorakoek mailaketa proba bat egin beharko dute. 

Datorren ikasturtean Dantza Eskolan ikasi nahi dutenek hilaren 17a arte dute aurre matrikulazioa egiteko aukera.

Adinaren arabera, honako ordutegietan egingo dituzte eskolak.

  • 6 urte: Astelehena eta azteazkena 17:30etatik 18:15etara
  • 7 urte: Astelehena eta azteazkena 18:15etatik 19:00etara
  • 8 urte: Asteartea eta osteguna 17:30etatik 18:30etara
  • 9 urte: Asteartea eta osteguna 18:30etatik 19:30etara
  • 10 urte: Astelehena eta asteazkena 19:00etatik 20:00etara
  • 11 urte: Asteartea eta osteguna 19:30etatik 20:30etara
  • 12 urte:  Astelehena 20:00etatik 21:15etara eta ostirala 17:30etatik 19:00etara
  • Helduak: Asteazkena 20:00etatik 21:15etara eta ostirala 19:00etatik 21:00etara. (Bi ikasturte gehienez edo taldearen arabera)

Saioetan landuko dena, berriz, psikomotrizitatea (lateralitatea), kokatzeko era (oinak, belaunak, aldakak, gorputz-enborra), inprobisazioa, “dantzara bideratutako” prestakuntza fisikoa eta potentzia nahiz malgutasuna areagotzeko lurreko ariketa-serieak dira.

Ikastaroak hileko 33,20€-ko kostua du erroldatuentzat eta 57,10€-koa erroldatu gabeentzat. Gainera, Gazte txartelaren titularrek %10 deskontua izango dute. Matrikula irailaren lehen hamabostaldian egin beharko dute Manuel Lekuona kultur etxean. 

Urriaren 1ean hasiko duten ikasturtean 9, 10, 11 eta 12 urteko taldeetan sartu nahi duten ikasle berriek eta helduek mailaketa-proba bat egin beharko dute.