Urbilek osasun eta garbitasun materiala eman dio Jalguneri

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uzt. 4a, 09:30

Dohaintza merkataritza guneak abiarazitako erantzukizun sozial korporatiboko kanpaina berri baten parte da, bere inguru hurbilean bizi den egoera hobetzea xede duena.

Urbil merkataritza guneak hainbat garbitasun eta osasun material eman dio Jalgune Elkarteari, bere jarduera normaltasun berriaren fase honetara egokitu dezan. 600€-tan balioztatutako dohaintzaren osagaiak, besteak beste,  latex eskularruak, hidrogela, maskarak, eskuetarako xaboia, zabor poltsak, pedaldun paperontzia, lixiba eta paper-zapi bustiak dira.

Atzo, merkataritza gunean bertan, Jalguneko ordezkari Pili Bermejok eta elkarteko kide batek jaso zuten materiala Urbileko kudeatzaile Javier Coloradoren eskutik. Ekintza honekin, erantzukizun sozial korporatiboko kanpaina berri bat sustatu du Urbilek, bere inguru hurbilean bizitzen ari den egoera hobetzea helburu duena.