2020/07/22 22:00etan

Zinema

Amazing Grace filma

Amazing Grace filma
Andatza plaza, Lasarte-Oria

Amazing Grace dokumentala eskainiko dute, Okendo Zinema taldearen eskutik.

1972an, Aretha Franklin abesleak gospel kontzertua eskaini zuen bi egunez jarraian Wattseko eliza batean. Kontzertu horretan Amazing Grace abesti eta diska ezaguna grabatu zuen. Bi egunen jarraipena egin zuen Sydney Pollack zuzendariak eta grabaketa talde batek, baina zintak gordeta egon dira lau hamarkadaz. Hil baino lehen, Pollackek dokumentala osatzeko desira zuela onartu zuen. Alan Elliott ekoizleak hartu zuen proiektua. Dokumentala argitaratzeko saiakerak egin zituzten, baina Franklinek ez zuen bere baimena eman. Abeslaria hil ostean, familiarekin akordio batera iritsi eta  2018an, Doc NY jaialdian aurkeztu zen Amazing Grace dokumentala . 

Jatorrizko hizkuntzan eskainiko da gaztelaniazko azpitituluekin. Euria egingo balu, ez litzateke proiekziorik egongo. Maskara janztea derrigorrezkoa da.