2020/07/03 19:00etan

Ikuskizuna

Urbasa ikuskizuna

Urbasa ikuskizuna
Okendo plaza, Lasarte-Oria

Hutsun+Ortzi konpainiaren Urbasa ikuskizunak Kale Antzerkia bultzatuz ekimenari hasiera emango dio.

Txalapartaren oihartzunek eta lainoek natura eta lasaitasuna arnasten duten mendia inguratzen dute. Oraingo honetan ordea, armonia hori apurtuko duen bisitari baten bisita jasoko du. 

Anai Gambra eta Mikel Urrutiaren Hutsun konpainiak eta Ortzi Acostak Lurrak ikuskizunean bat egin eta gero sortu zen Hutsun+Ortzi, 2019an. Urbasa lanaren zuzendari artistikoa Pablo Ibarluzea da. 45 minutu irauten ditu, eta testurik gabeko ikuskizuna da, adin guztietako ikus-entzuleentzat.

Edukiera mugatua. Maskara janzteaderrigorrezkoa da eserlekuan eseri arte.