Añorgak UD Aldaia CF taldearen aurka jokatuko du igoera

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uzt. 2a, 12:50
Arg.: Javi Solchaga

Añorga taldeak uztailaren 25ean arratsaldean izango du jokoan RETO Iberdrola mailarako igoera. UD Aldaia CF talde valentziarraren aurka izango da

RETO Iberdrola sailkapen lehia jokatuko du Añorgak Las Rozaseko Futbol hirian, Madrilen eta gaur eguerdian argitu dira zalantzetako batzuk, eguna eta arerioa.

Añorgak UD Aldaia CF taldea izango du aurrez aurre uztailaren 25ean, larunbata arratsaldean. Partida irabazten duen taldeak RETO Iberdrolarako sailkapena eskuratuko du. 

Zozketa Las Rozaseko Futbol hirian bertan egin da eta sailkapenean parte hartuko duten taldeetako lau ordezkariren esku egon da partiden patua.