Ane Arteaga, Emakume Master Cupean esatari

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uzt. 2a, 09:00
Ane Arteaga, Emakume Master Cup txapelketako finaletan esatari lanetan. Arg.: Eitb.eus

Gizonezko pilota profesionaleko partidak ez ezik, beste hitzordu garrantzitsua ere izan zen lehengo igandean, ekainaren 28an, Emakume Masters Cup txapelketako finalak. Irungo Uranzu pilotalekuko bikotekako partidetan ez zen herritarrik izan; esateari lanetan  ordea, Ane Arteaga herritarra egon zen

Arteagak Iñigo Aiestaran eta Ane Muruamendirazekin batera egin zuen partiden jarraipena eta pilota goxuko txapelketa jokatu izanagatik, lehen finaleko bikoteei buruzko ekarpenak egin zituen.