U-12 HAUTESKUNDEAK

Hauteskunde kanpainan murgilduta segitzen dute alderdiek

Txintxarri Aldizkaria 2020ko uzt. 1a, 12:20

Lasarte-Oriako EAJk informazio postu bat jarri du gaurko azokan, Andatza plazan. Segurtasun neurriak betez, jeltzaleek aukera eman diete herritarrei informazioa zein kanpainako publizitatea eskuratzeko. Bestalde, EH Bildu ekitaldi bat egiten ari da egunotan: Gipuzkoa zeharkatzen ari da kamioi ibiltari bat, eta Lasarte-Orian egon zen atzo eguerdian.