Alex Saletak Aviron Bayonnais taldean jokatuko ditu hurrengo bi denboraldiak

Txintxarri Aldizkaria 2020ko eka. 30a, 13:00
Aex Saleta Aviron Bayonnais taldeko ordezkariekin. Arg.: A. Vega

Herriko errugbi jokalaria 'espoir' edo etorkizuneko taldean hasiko da lanean

Alex Saleta Atorrasagasti gazteak bere errugbi ibilbidean pauso berria eman du. Ekainaren 26an, Aviron Bayonnais taldearekin bi urteko kontratua sinatu zuen. Era honetara, munduko ligarik onenetarikoan ontzeko aukera izango du hurrengo denboraldietan. Baionako taldeko espoir edo etorkizuneko taldean lan egingo du herritarrak ikasketak eta errugbia uztartuz.

Beltzak Errugbi taldearen eskutik eman zituen lehen pausoak 9 urterekin. Espainiako selekzioarekin jokatu du 18 eta 20 urte azpiko nazioarteko txapelketetan eta 2019 urtean, Europako txapendunorde izan zen. Babyauto Zarautzek Espainiako bigarren mailan jokatzeko aukera eman zion 18 urte bete berritan.