Osasun larrialdia medio, ez dute aurtengo diaporama bertan behera utzi nahi izan Zero Sette akordeoi taldeko musikariek.
Horrela, egoera berrira moldatu, eta "hilabete eta erdian" aurtengo saioa prestatu dute, "herritarrek poztasunez betetako irteera alai bat merezi dutelako".
Jose Manuel Crespo zuzendariak aukeratu eta moldatutako abestiekin osatu dute aurtengoa, "bakoitzak bere etxetik grabatuta". Argazkiak berriz, Txema Valles, Txintxarri eta Isaac Farre argazkilariei eskatu dizkiete. Beste urtetakoekin alderatuta "motzagoa" izango da eta larunbatean argitaratu zuten, akordeoi taldearen kanalean.