COVID-19aren hedapena saihesteko neurri guztiak kontuan hartuz, San Pedro eguneko herri mezara joan dira lasarte-oriatar ugari gaur goizean, udal korporazioko zenbait ordezkari tartean zirela, herriaren zaindariaren izena daraman parrokiara. Juan Luis Murua eta Felix Garitanok gidatu dute elizkizuna, eta, ohi bezala, txistulariek eta Erketz EDTko dantzariek girotu dute goiza. Argazkiak Isaac Farre argazkilariak utzi dizkigu.