Hilerria hiru astez itxiko dute

Txintxarri Aldizkaria 2020ko eka. 28a, 19:00

Igarobideak asfaltatzeko,  Illarraltzuetako hilerria asteartetik aurrera itxita egongo da. Aurreikusi dutenez, hiru bat aste beharko dituzte lanak burutzeko. Horien ardura, Asfaltia S.L. enpresak izango du, 93.121,13 euroko kostuarekin.