Bederatzi kutsatu berri erregistratu dituzte erkidegoan, bi, Gipuzkoan

Txintxarri Aldizkaria 2020ko eka. 26a, 14:02

Azken egunetan baino kopuru txikiagoan bada ere, kutsatu berriak atzematen jarraitzen dute lurraldean; osteguneko biak, Altzon. 

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak koronabirusaren egoeraren eguneraketa jasotzen duen txostena argitaratu du, eguerdiro bezala. Bertan bildutako datuen arabera, Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) bederatzi kutsatu berri erregistratu dituzte azken 24 orduetan eta ez da hildakorik izan. 

Gaixo horiek egindako 13.719 PCR proben bidez atzeman dituzte: Gipuzkoan, bi; Araban, hiru; eta Bizkaian lau. Horiek gehituta, orain arteko proba positiboen banaketa honakoa da: 2.305, Gipuzkoan; 3.343, Araban; eta 7.906, Bizkaian. Era berean, 7.132 test azkar gauzatu dituzte eta 25 baieztapen egin. 

COVID-19ak eragindakoen egoerari dagokionean, 27 negatibizatu gehitu zituzten atzo. Hortaz, 13.697 lagun osatu dira jada, kutsatuen %65,7. Ospitaleko alta, berriz, sei pertsonek jaso dute eta Zaintza Intentsiboko Unitateetan hiru lagun gutxiago daude, zazpi.